Ze ederra proiektu hauen bitartez, lagun hauekin, soinutik, ahotsetik, hartu-ematea.

Lan kolektiboak

HATXE musika taldea | 2017 - ... Idoia Hernandez Toledo Idoia Hernandez piano-jolearen bigarren diskoak, Pampin hautsien dantza, laukote formatuan hartzen du forma. Jurdana Otsoa biolinean, Ilargi Agirre baterian eta Peru Galbete ahotsean dituela. Musika honek garamatzan lekua ez da beti eroso, eta ba da kritikarako asmoa ere, arrakala, desoreka, gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena. Histeria bideokliparen egilea: Maria Elorza. Mukuru.eus/hatxe  NUNAVUT danza garaikidea | 2020 - ... Myriam Perez Cazabon Noiz utzi genion haur izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuetan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...? Soinu paisaia: Idoia Hernandez eta Peru Galbete Nerihari.com
BACH DESBARIAZIOAK: Jabon D´ior kontzertu fisikoa | 2023 - ... Andrea Berbois eta Peru Galbete Bakoitzak du bere erritmo eta frekuentzia propioa. Lehendabizi, espresio lineal hauek gurutzatzen doaz, askatzen eta eusten, bibratzen. Gero, mugatutako gorputzarekin egiten du topo soinuak. Bueltaka hasten da. Badoaz kargatzen, fusionatzen, biak bat egiten. Gorputza mozkor, memoriak burua galtzen du. Amore ematen du. bideo laburpena
ETXE BAT hitz eta musika emankizuna | 2023 - ... Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan. Testuak eta gidoia: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Kantak eta soinuak: Peru Galbete Labiano
ILARGIAREN ALABAK soinu-banda | 2024 Maider Lasa Santamaría Ilargiaren Alabak antzerki obrarentzat sortutako soinu-banda <entzun . hemen
VULNERABLE dantza pieza | 2025 - ... Eneko Gil, Koldo Aroztegui <Web
POST-KOSMOS soinu esperientzia | 2017 - ... Paula Olaz & Peru Galbete Post-Kosmos soinu-esperientzia bat da, zeinak ilunpean, ikusle bakoitzaren arreta norberarengan zuzentzea nahi duen. Kontzertu tradizionalaren eredua hausten duen zuzeneko bat da; zinearen soinu inguratzaileari buruzko ezagutzak, teknologiaren erabilera, sorkuntza eta inprobisazioa baliatzen ditu horretarako. Orain arte Tabakaleran, Baluarten eta iruñeako planetarioan ikusi ahal izan da. Paulaolaz.com
ZUMETA 23 film laburra | 2023 Oskar Alegría Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralaren 50. urteurrena. Duela mende erdi, Zumetak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Oraingoan bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez. Musika: Peru Galbete + "Ursua uda" Mikel Laboa Usurbilgo Udala Oskaralegria.com
LA MÍMICA DE TU VOZ performancea | 2020 Romina Casile Performance hau, irakurketatik abiatuta gorputz ezberdinak azaleratzeko desiratik egina da, proiektuaren baitan aldez aurretik eta taldean idatzitako testuak eszenaratzeko interesarekin. Nola koreografiatu testu bat taldean? Huarte Arte Garaikidearen Zentroko Ob Skena egoitzan egina. Performerrak: Laura Morales eta Peru Galbete. Rominacasile.com
(H)ARTZETIK, POESIA MUXUZAPIETAN ikuskizuna | 2019-2021 Txakur Gorria eta Peru Galbete Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egiten duen emanaldia da. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu eta gaur egungo gure galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. “Loraldia”-tik jasotako proposamen batekin ekin genion proiektuari. Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta gureen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen ditu. Txakurgorria.eus
ARO BERRIA film luzea | 2025 | Irati Gorostidi Irati Gorostidiren Aro Berria pelikulan parte hartu nuen. Agertzeaz gain, kanta bat egiteko enkargua egin zidaten, denen artean kantatzen dugu festa giroan sekuentzia batean. Poema, Zaza-k idatzia, garaiko Arkoiris komunitateko libururtik hartua da: Egaka, egaka, egaka, egaka biderik gabe, mugarik gabe (x2) Maitasunaren ardoa, zurrupadaka edanez bizitzaren dantzaz, zoraturik, zoraturik, zoraturik, zoraturik!
URPEAN LURRA film ertaina | 2019 | Maddi Barber Voces de la Selva diskoko Cuadriculado kanta Maddiren Urpean Lurra filmean entzun daiteke, bi artelanak elkar aberastuz.
SIEMPRE FUI ALEX film laburra | 2018 | Sancho Ortiz de Lejarazu Peru lehen diskoko Dena ez dena kanta Sanchoren Siempre fuy Alex filmeko soinu banda bihurturik.