1 WAIO 2 HITZEN HITZAK Esan gabeko hitzak iltzeak bezala buruan dabiltza noiz egin hitz, noiz komunukatu noiz amore eman, noiz amore hartu Ta esandako hitzak hiltzaile baten itzalaren gisan noiz nigatik noiz besteengatik noiz isiltasuna hausteagatik Hitz guztien zabortegian galdu nuen ta ez dut aurkitzen ta ez dut aurkitzen, hitz hori nondik den Zabor guztien hiztegietan galdu nuen ta ez dut aurkitzen ta ez dut aurkitzen, egia nondik den. Hitzen hitzak ere, kontraesaten dira esanahi guztiak, doazen tokira Hitzen hitzak ere, konnotatzen dira esanahi guztiak, doazen tokira 3 GEZURTEGIAK Eguna gaua bihurtu zela ta hori zela egokiena ez kezkatzeko ez kexatzeko denen onerako izan dela gauez biziko garela orain ta dena abantailak direla eguzkiak ez gaitu erreko izarrak ikusiko direla Ta batzuek sinetsi zieten ta besteok irentsi genuen jada guzti honen parte gara nola borrokatu gure kontra etxeetan geratuz jendea gezurtegietan sinestera lanak ondo helduta gaitu ta “ze ingo diou” esaten ohituta Ze uste duzue jakinda ere barruan gaudela ain barruan gaudela? Eguna gaua bihurtu zuten eguzkia ez zen gehiago ikusten ohituz joan zen berriro jendea gutxi batzuen protesta artean argi indarra gehiago ordaintzen noizean behin solariumera joaten ta kaleko ordena hausten ero batek holaxe zioen: Ze uste duzue? jakinda ere barruan gaudela ain barruan gaudela 4 ITZALAK Atzetik berriz etorri zitzaidan aurreratzeko alboan nuenean Eta ondoren beste bat aurreratzen ikusi nuen txikitik handitzen Hiltzeko jaiotzen dira itzal guzti hauek aurreratuz ta handituz lausotzeko gero birsortzen behin eta berriz ene itzal hauek jakin izango balute Behin eta berriz ta berriz, behin eta berriz kale hutseko gau honetan farola argiz Mugarik ez, ilunpean ilunik ez, mugapean Geldirik, argi ezean ikusiz, ikusten ez dena, ikusi gabea, beti egon dena… 5 IKUSEZIN Inor ezin duzu ikusi ilunpean, ilunpean baina ezta inork erez zu ilunpean, ilunpean Bizkarrean etxea, pausotan izua utziaz atzean
harresia igaro, eraitsi gabeko isiltasunean
urak garbitzen badu, ez hemengo putzu, zikineko urak ta zure berri ez zen, ez han ta ez hemen, seinale ona zen Azkarragoa bada ere nekezagoa ere bada bide txurretatik gora igotzea, igotzea merezi izan zuen ba 7 ESTRALURTARRENA Ai! nola, jendea nola ibiltzera iritsi gara lehenik hanka bat gero bestea Ai! nola, jendea nola jokatzera iritsi gera inoiz espero ez genuena izatera iritsi gara Ta ez konturatzea aitzaki aitzakia alda?
kontziente ez izatearen kontziente bagara jantzia azaleko azalera itsatsi egin da
nola izan garenak garenak ez baldinba gara! Planeta hau, ez zegoen ez zegoen, gure planetan Ai! nola, jendea nola
ikustera iritsi gara
(b)egiekin soilik, bakoitzenekin 8 ONDASUN Jolasten genbilen gure arteko mugan haurtzaro berri bat egutegien gudan lurralde arrotz bat betiko lur gainean egunkaritako berri guztien artean, han artean Inguru honetan begiradapetan bihurtuak ginen ikuspuntuetan
ta dantzalekuko lekuko ta dantzen erdiguneetan sartu izan ginen Ta inork ez digu esango, nola dantzatzen den hobeto nola mozorrotu egunero, ta noraino erantzi gero Inguru honetan begiradapetan bihurtuak ginen ikuspuntuetan ta bizilekuko leku ta bizien erdiguneetan sartu izan ginen Ta inork ez digu esango nola maitatu
ta inork ez digu esango zertan amestu
ez dut izan nahi ondasun, ez dut izan nahi ondasunik
ta ondasunak gera, objektuak gera, molde guzti hauetan 9 AIREA HAIZE Airea mugitzean haizea bihurtu zan ta ze gustura ukitzen zun dena hara ta hona Baina ohartu zan, zuen eraginaz ta ez zuen nahi, inor jaustea beregatik, beregatik, min hartzea ta haizea aire bihurtu zan 10 ASMAKIZUN BAT Ezin nauzu entzun, ezta ezin nauzu ikusi
baina nire izena esatean, desagertzen naiz bat-batean Ta ez naiz bueltatzen, berriz ahoa itxi arte jende ta hiritatik gertu, ezin nauzu erraz topatu Zein, zein naiz? Zein, zein naiz? Ezin nauzu entzun, ezta ezin nauzu ikutu
baina sentitu nazakezu, nahiz ta berez ez existitu Zein, zein naiz? Zein, zein naiz?
letrak NOR ZARA ZU?