01 HEGAZTI Ahotsa badoakit barrutik barruago hegazti errari bat gela honetan preso ta nun nahi dun pausatu? Beste baten minean eraikirik habia ez da ain ezberdina lotzen gaitun katea ta motibo bat bakarra bizitzeko ta izua joaten utzi, oihu batez, hegaldaka Ahopeka nola egin oihu esnatu ta gero esaidazu ezin bada, orduan kantatu… 02 URA Tanta bat erori da, ta gero beste bat ta konturatzerako, hazi da erreka ain da moldagarria, ain da malgua ura ta konturatzerako, barrura sartu da Tanta bat erori da, ta gero beste bi denak ain juntu baina, bakoitza bere bidetik jendea babes bila, animaliak hilak ezin mugi zintezken, kaiolek erailak Bizi osoa nola bizi honetan bizi ikasten Korrontea korronte kontraesanen kontra asko egin gabe Urak urtzen du dena ta eramaten gaitu ezezagunera Ingurua inguru ta konturatzerako inguratu zaitu Bizi osoa nola bizi honetan bizi ikasten saiatzen 03 POZOI Intoxikazio bat jasan baino mende bat lehenago pozoia prestatzen zebiltzan gure etxetik urrunago Pixkanaka sartzen, doan pozoia da azkenerako ohitzen zaren horietakoa Inguruan galderarik ez, ez baldin bada buelta eman begiei ta begiratu zure barnera inguruan arriskurik ez, ez baldin bada… Zulo beltz bat ireki zaizu eskua sartu nahi baduzu isuri gabeko negarraren laku ezlekua aurkituko duzu Hotza eta ilun da hemen eskuan esku-argia argitzen ohartzeko izan ez zarena nola beharbada izango zinen Pixkana sartzen joan den pozoia da ateratzen ere kosta egiten dena Inguruan arriskurik ez, ez baldin bada buelta eman begiei ta begiratu zure barnera 04 -nola- Ez bazen, ez bazen, nola izan zitekeen? 05 AMETS HURA Gaua argitzen ari denian, ixten dira betazalak ta izandako amets hura, ez ote zan erreala bizi ginen beiratu be, poliki baino presaka gaua ilundu baino lehen, zeinek ez du nahi itzartu? Dena hotza dena grisa, dena lur dena bizitza dena mina dena poza, dena ur dena desditxa bizi ginen beiratu be, begiak lurrean zurrun gauak ilundu baino lehen, zeinek nahi du desagertu? Dena amets bat izan dela, inork ez daki ta esnatzen ari garela, beste batera bitarte hontan itxura egiten segi 06 ERORKETA Ni ta zu ta gu, ta berriz ere ni ta zu ta gu bi txori ere, haizeak urruntzen ta elkartzen ditu Bat ta bat ez da inoiz izan bi naiz eta badirudi, naiz eta badirudi bi ta bi lau ez diren bezala hezurra ta azala, gezurra egia da Joatea etortzea da baino alderantziz borobila da mundu honen joera ateratzea sartzea da eta alderantziz ze aldetatik begiratzen duzun, arabera Izan, ez izan izanez izan Ni ta zu ta gu, ta berriz ere ni ta zu ta gu bi txori ere, haizeak urruntzen ta elkartzen ditu Besarkatzean oraindik ere elkar eusten gara, ze bizitza hau erortzea da. Erorketa konstante bat heldulekuz helduleku ze ingurukoak beherantz badoaz badirudi erortzen ari ez garela beheraka ere gora jaustea da ze aldetatik begiratzen duzun arabera 07 -berdatu- 08 GAITZERDI Arropa kendu nahi ta azala erantzi biluztu ginen hartan edonork baleki Zenbat bero eta gero zenbat bero gutxi Arropa kendu nahi ta azala erantzi berriz biluzterako galtzerdiak utzi 09 MUNDUAREN BUKAERA Lur honen azpian badago beste bat nun denak besarkatzen geran ta ez dago gaiztorik Ezin diezaioket inori min egin ezta inork ez neri Ezin diezaiokezu inori min egin ezta inork ez zuri zeren Dena bukatu zen, bukaera ere, dena bukatu zen.. dena bukatu zen, bukaera ere, dena bukatu zen.. Ta ez da ezer geratzen lurrak irentsi du dena, lurrak suntsitu du dena, suntsipen guztia. Lur honen azpian badago beste bat 10 ANU 11 -zintzur- Beiratzen zizun sartu zenion labana zintzur barruraino 12 UXO BAT Uxo bat dabil airean mezulari izenpean Uxo bat dabil airean mezulari izenpean Etxerako biderik ez da, etxerik ez baldin bada. Etxerako biderik ez da, biderik ez baldin bada. Etxerako biderik bada, etxea norbera bada. Etxerako biderik bada, etxea zu zeu bazara.
letrak BEIRATU