Peru Galbete Labiano, Usurbil 1987. Ikus-entzunezkoen eta musika ekoizpenaren artean paraleloki egiten du lan. Batez ere ahotsa eta irudia ditu ardatz, batzuetan bereizirik eta beste batzuetan elkar erlazionatuz lantzen dituelarik. Bilbon argazki-zuzendaritza ikasi ondoren, Eskoziara joaten da 2015. urtean. Hemen Edinburgh College-ko Music Box-en sartu eta orduan erabakitzen du bere bakarkako musika proiektuari ekitea. Hala ere, gehienbat modu autodidaktikoan, eta esperimentazioaren, ikerketaren eta inprobisazioaren bidez trebatu da musikari gisa. Diskografia: Zuzeneko bideoak: Peruk lantzen du bere musika inguratzen duen iruditeria, izan diseinu, marrazki, poesia edo bideoak. Mukuru musikarien kolektiboko kide ere bada Peru, eta talde eta diziplina anitzeko proiektu ugaritan aritu da azken urteotan. Adibide batzuk: Ikus entzunezko alorrari dagokionez, Punto de Vista zine jaialdian estreinatu zen Ura Sartu Zen Barrura laburmetraia lehendabizi, eta Bide Bazterrean Hi eta Ni Kantari ondoren, azken hau 2023. urtean, sail ofizialean. Bestetik, Uraren Oldea kontzertu musikal-bisual berezia ere ondu du, zuzeneko honetan irudia eta soinua era bateratuan lantzen dituelarik. Ikus entzunezko lanak: Uraren Oldea: Beste errealitate batzuk eraikitzeko beharrak, berrasmatzen eta sortzen jarraitzera bultzatzen dute Peru, egiten dakien era bakar, eta aldi berean aldakorrean. Mila esker entzuteagatik