Ze ederra proiektu hauen bitartez, lagun hauekin, soinutik, ahotsetik, hartu-ematea.

Lan kolektiboak

HATXE - musika taldea - Idoia Hernandez Toledo Idoia Hernandez piano-jolearen bigarren diskoak, Pampin hautsien dantza, laukote formatuan hartzen du forma. Jurdana Otsoa biolinean, Ilargi Agirre baterian eta Peru Galbete ahotsean dituela. Musika honek garamatzan lekua ez da beti eroso, eta ba da kritikarako asmoa ere, arrakala, desoreka, gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena. Histeria bideokliparen egilea: Maria Elorza. Mukuru.eus/hatxe  NUNAVUT - danza garaikidea - Myriam Perez Cazabon Noiz utzi genion haur izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuetan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...? Nerihari.com
POST-KOSMOS - soinu esperientzia - Paula Olaz & Peru Galbete Post-Kosmos soinu-esperientzia bat da, zeinak ilunpean, ikusle bakoitzaren arreta norberarengan zuzentzea nahi duen. Kontzertu tradizionalaren eredua hausten duen zuzeneko bat da; zinearen soinu inguratzaileari buruzko ezagutzak, teknologiaren erabilera, sorkuntza eta inprobisazioa baliatzen ditu horretarako. Orain arte Tabakaleran, Baluarten eta iruñeako planetarioan ikusi ahal izan da. Paulaolaz.com
LA MÍMICA DE TU VOZ – performancea – Romina Casile Performance hau, irakurketatik abiatuta gorputz ezberdinak azaleratzeko desiratik egina da, proiektuaren baitan aldez aurretik eta taldean idatzitako testuak eszenaratzeko interesarekin. Nola koreografiatu testu bat taldean? Huarte Arte Garaikidearen Zentroko Ob Skena egoitzan egina. Romina Casileren proiektua. Performerrak: Laura Morales eta Peru Galbete. Rominacasile.com
(H)ARTZETIK, POESIA MUXUZAPIETAN – ikuskizuna - Txakur Gorria eta Peru Galbete Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egiten duen emanaldia da. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu eta gaur egungo gure galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. “Loraldia”-tik jasotako proposamen batekin ekin genion proiektuari. Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta gureen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen ditu. Txakurgorria.eus URPEAN LURRA - erdimetraia - Maddi Barber Voces de la Selva diskoko Cuadriculado kanta Maddiren Urpean Lurra filmean entzun daiteke, bi artelanak elkar aberastuz.
SIEMPRE FUI ALEX - laburmetraia - Sancho Ortiz de Lejarazu Peru lehen diskoko Dena ez dena kanta Sanchoren Siempre fuy Alex filmeko soinu banda bihurturik.